Etxea

6 lagunendako landetxea


Baltegi, antzinako lastategia 100 metroko etxebizitza atsegin eta abegitsu bihurturik. Erabat zaharberritua dago, eta haritzezko egitura dauka.

Beheko solairuan, gela berean, komun osoa, sukaldea, jangela eta egongela ditu. Oso gela argitsua da, hegoaldera ematen duen leihateari esker, eta irteera dauka terrazara. Terrazan barbakoa dago. Lehen solairuan guztiz hornitutako komun bat eta hiru gela bikoitz daude. Gela bat 1,50 metroko ohearekin eta beste bi gela, 90 metroko bi oherekin.

Bigarren solairuan edo ganbaran sabai-maldaduna duen gela txiki bat dago. Liburuak, mahai-jokoak, panpinak eta telebista daude bertan, aisialdiaz gozatzeko.

Arropa guztiak jartzen ditugu komun, ohe eta sukalderako.

Sakana ezagutu eta deskonektatu nahi baduzu, tximiniako beroak eta etxeko bizkotxo gozo batek emango dizute ongietorria.



Esta empresa ha recibido una ayuda cofinanciada al 50% por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional a través del Programa Operativo FEDER 2014-2020 de Navarra.