Beriain mendira igotzea
Beriain mendia (San Donato izenaz ere ezaguna) Sakanako mendirik ikusgarriena eta bereizgarriena da. Mendiaren gailurretik (1.493 m.) bistak izugarriak dira. Ibarreko panoramika eta inguruak ikusteaz gain, egun garbietan, Pirinioak ikusten dira. Bide bat baino gehiago dago bertara iristeko, baina guri gehien gustatzen zaiguna Irañetako portutik abiatzen dena da. Ibilbide honi esker, bista izugarriez gozatu dezakegu, eta, gainera, Euskal Herriko erdigunea bisitatzeko aukera ematen digu. info...
Urederrako sorburua
Urederrako sorburua gure geografiako toki ederrenetako bat da. Izenak berak dioen bezala, bertan ur asko dago eta oso toki ederra da. Inguruak maitagarrien ipuin baten eszenatokia dirudi, bertan dauden urdin turkesa koloreko putzu ederrei esker. Urbasa-Andia Natur Parkean kokatuta, Urbasako akuifero karstikoaren irteera naturaletako bat da. Naturak edertasun handiko ibilbide erraza eskaintzen digu, hain zuzen ere, Bakedanotik abiatzen dena. info...
Aralarko San Migel
San Miguel in Excelsis santutegia. Arkitektura erromanikoaren aparteko eraikin hau Aralar mendizerrako tontorren artean dago, Irañetatik kilometro gutxira. Tenplu txiki bat da, eta bertan hainbat altxor gordetzen dira, hala nola, San Migelen imajina barrokoa eta XII. mendeko erretaula erromanikoa. Azken hori Europako esmaltegintzako obra nagusietako bat da. Historiaz, mitologiaz eta kondairez betetako paraje magikoa da Aralar. Teodosio de Goñirena da ospetsuena. Hark baseliza bat eraikitzeko agindu zuen, herensugea hiltzen lagundu zion santuaren ohoretan; mendeek aurrera egin ahala, baseliza hura Aralarko San Migel santutegi ospetsua bihurtu zen. info...
Sakanako erromanikoa
Sakana, duen kokapen pribilegiatuari esker, komunikabide garrantzitsua izan da antzinatik: hemendik I-II mendeetako Bordele-Astorga galtzada igarotzen zen, bai eta antzinako Donejakueko Bidea ere. Eskualdeko erromatar baseliza eta santutegi erromatar garrantzitsuenak honako hauek dira: Aralarko San Migel santutegia, Uharte Arakilgo Zamartzeko monasterioa eta bi baseliza, Egiarretako Itxasperri eta Iturmendiko Aizaga izenekoa. Altsasu eta Urdainen arteko mugan, antzinako harizti batean eraikia, San Pedroko baseliza dago. Haren ate baten gainean harri handi bat dago XVII. mendeko inskripzioa duena. Bertan esaten da 717. urtean San Pedroko baselizan koroatu zutela Nafarroako lehendabiziko erregea, hau da, Gartzia Ximenez. info...
Aralar mendia
Aralar mendi sakratua da euskaldunentzat. Toki zoragarria da naturaz gozatzeko eta gure arbasoen historia ezagutzeko. Trikuharrietako harri handien azpian Neolitikoko artzain haiek daude lurperatuta, eta haiei esker, mendi hauek Europa osoan trikuharri gehien dituzten mendiak dira. Aralarko artzainek gaur arte gorde dute sorgin, lamia eta jentilei buruzko kondaira asko. Menhirrak eta cromlech gehienak jentilek eraiki zituztela esaten da. Izugarri handiak eta indartsuak ziren jentilak, eta Aralar mendian bizi ziren kristo aurreko garaia baino lehen. Kondairaren arabera, jentilek erromatarren armada Aralarretik hurbiltzen ari zela ikusi zuten, eta ohartu ziren euren garaia, unibertsorekin bat egiten zuena, bukatua...
Ihauteria
Otsaila oso hilabete aproposa da gure kultura hobeto ezagutzeko, inauteria ia ibarreko herri guztietan ospatzen baita. Altsasukoa da ezagunena eta ikusgarriena. Momotxorroen kalejra, juantranposoak, akerbeltz, sorginak eta beste pertsonaia batzuk izaten dira inauterian. Antzinako festa da inauteria; Unanun, Urdiainen, Ihabarren eta gurean, Irañetan, debekatuta zeudenean ere ospatzen ziren eta oldarkorragoak dira. info...
Ibilbideak eta paseoak
Inguru zoragarri honek gustu guztietarako ibilbideak eta bidexkak eskaintzen dizkigu. Familia osoak egiteko moduko ibilaldiak, hala nola, Etxarri Aranazko haritz zaharren ibilbidea, eta Lareoko urtegira edo Dantzalekuko hariztira doazenak. Azken ibilbide honetan ikus daiteke nola kudeatzen ziren basoak XVI. mendean. Garai hartan haritzak galeoiak egiteko erabiltzen ziren. Ibilbide honek 700 metro inguru ditu, eta bertan dagoen paraje batetik atera ziren Nao San Juan itsasontzia egiteko piezak. info...
Feriak eta ospakizunak
Sakanako herri guztietan ospatzen dira antzinako errituak eta erlijio ospakizunak elkartzen dituzten festak eta erromeriak. Horietako asko herrietatik gertu dauden basoetan eta beste batzuk mendietan egiten dira, baina ia guztietan zortzikoa dantzatzen da eta udalak mezaren ondoren gazta eta ardoa banatzen ditu eskuz esku pasatzen diren zilarrezko katiluetan. Aralar, Urbasa eta Andia mendiak bertan daudenez, Euskal Herriko artzaintzaren erdigunea da Sakana. Abuztuko azkeneko igandetik urriaren bukaerara arte, urtero ganadu eta artisautza azokak ospatzen dira ibarrean. Artzai Eguna, Uharte Arakilen ospatzen dena, oso errotua dago eta bisitari asko erakartzen ditu. 1969tik hona abuztuko azken igandean ospatzen...
Ezagutu artzaintza
Irañetatik kilometro gutxira, Arruazun hain zuzen ere, Albi gaztandegiko artzainek gaztak nola egiten dituzten ezagutzeko aukera ematen dute. Euren gaztek Idiazabal jatorrizko izendapena dute. Zer da ardi latxa? Zer da abeltzaintza estentsiboa? Zer da Idiazabal gazta? Zergatik eramaten da artaldea mendira? Galdera hauen eta beste askoren erantzuna bisita gidatuetan aurkituko duzu: Ukuiluan: Ordubeteko ibilbidea, zeinetan ardi latxa eta artzain txakurra ezagutzeko aukera izango duzun. Gainera, Idiazabal jatorrizko izendapena duen gazta nola egiten den ikusi ahalko dugu eta gazta-dastatze bat egin. Mendian: Bi orduko ibilbidea, artzainek neolitikotik gaur arte utzi dituzten aztarnei jarraikiz egiten dena....